Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Ekainak 20: Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna



2017


'Personas refugiadas que han dejado huella
Ekainaren 20an errefuxiatuen Mundu Eguna dela-eta, Kultur aniztasunaren bulegoak, SOS arrazakeriarekin batera, erakusketa bat antolatu zuen. Europa eta munduko zenbait herrik pairatzen dituzten errefuxiatuen krisiaren alderdi nagusiak ezagutzera emateko.

“Errefuxiatuak, ongi Etorri” erakusketaren helburuak: Siriako krisia sortu dituzten arrazoien inguruan eta pertsona errefuxiatuek egun bizi dituzten egoeren inguruan informazioa eman zen. Horrez gain, gertatzen ari diren beste hainbat gatazka eta herritarren lekualdatzeak ezagutzera eman zituen erakusketak.

Hamazazpi panelen laguntzaz, krisialdien arrazoi eta ezaugarriei buruz hausnartzeko aukera eman zen.

Erakusketa hau herritar guztiei irekita egon zen ekainaren 15etik 25era, Aieteko Kultur Etxean. Bisita gidatuak antolatu ziren, Tarana Karim-en eskutik (SOS Arrazakeria), eta DBHko ikasleei zuzenduta zegoenez 200 ikaslek parte hartu zuten.

2016



“Share our Cities-Share the Future" Kanpaina

Donostiak, Intercultual Cities sarearen kide delarik,Europear Kontseiluko”Share our cities_Share the future”, kanpainarekin bat egin du, beste 98 hiriekin batera. Kanpaina honen helburua da migratzaileek tokiko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean duten funtzioa aldarrikatzea, harrera hirirako mehatxua direlako ideia alde batera utziz.

Formakuntza. Gaztelania

Kontutan hartuta, Donostiako Hiriak, asilo eskatu duten 40 lagun hartu dituela, Donostiako udaleko Kultur Aniztasunaren bulegoak, apustu egin du hizkuntzaren ikaskuntza indartzeko, gizarteratzeko lehen neurri gisa. Prestakuntza irailetik abendura eman zen Tandem SanSebastián, Hizkuntz Zentroa Donostian.

Kontzertu Solidarioa. Errefuxiatuak

Ekainak 30ean, Lankidetza departamentuarekin elkarlanean, Donostiako Aquariumean kontzertu bat antolatu genuen non Gani Mirzo artista Kurdoa, Sirian jaioa, Errefuxiatuekin elkartasuna adieraziz, dohaineko kontzertua eskeini zuen.